Bideoa: TKE Ligako txapeldunen harrerako momentu onenak

Karkara.eus 2019ko irailaren 16a

Orioko gizonezkoek estreinakoz irabazi dute TKE Ligako Koroa. Atzo arratsaldean harrera beroa jaso zuten herrian.

Orioko gizonezkoen traineruak estreinakoz irabazi du TKE Ligako Koroa. Atzo arratsaldean, Ave Maria baporean iritsi ziren jendez beteta zegoen plazara. Lehorrean, KAE 2ko garaile Orio B-rekin eta Euskotren ligako irabazle Orioko neskekin batera argazki erraldoia atera zuten, eta jarraian, kaleetatik itzulia emanda, plazara itzuli ziren. Jon Salsamendi entrenatzailea izan zen zeremonia-maisua, eta banan-banan dei egin zien taldea osatzen duten arraunlariei.

Ikusi errezibimenduko momentu onenak bideo hauetan:

Bideoa: ACT

 

Bideoa: Borja Mena Salsamendi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide