Reggae kontzertua izango da Katxiñan, gaur iluntzean

Urola Kostako Hitza 2019ko ira. 13a, 09:23

20:00etan hasita, marmitakoa, garagardoa eta Katxiña txakolina dastatzeko aukera ere izango da Orioko Katxiña txakolindegian. Jarraian, Orioko Reggae Taldea arituko da gaua girotzen.

(@turismo_vasco)

Gaur, ostirala, musika, jatekoa eta edatekoa uztartuko dituzte Katxiña txakolindegian. 20:00etan hasita, marmitakoa, garagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hain zuzen, 15 euroan, marmitakoa, bi garagardo eta txakolin kopa bat eskainiko dituzte. Aurrerago, 21:00etan, Orioko Reggae Taldearen eskutik, reggae doinuek hartuko dute gaua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, marmitakoa jan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena; Orioko Surf Elkartean, K2 tabernan edota 943 580 166 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide