Orio Arraunketa Elkarteak abuztuan jarri zuen martxan presidente berria eta Gida-Batzordea hautatzeko prozesua. Hala, bazkideek hilaren 6ra arte izan dute hautagai-zerrendak aurkezteko aukera, eta elkarteak jakinarazi duenez, talde bakarrak eman du izena. Hamaika bazkidek osatutako zerrenda da, Iosu Esnaola buru duena.
OAEren estatutoek agindutako baldintza guztiak betetzen ditu zerrendak, eta beraz, inork eragozpenik agertzen ez badu, hilaren 16an izendatuko dituzte presidente berria zein Giza-Batzorde berriko ordezkari berriak.
Iosu Esnaola presidenteaz gain, ondorengo hamar kideek hartuko dute parte batzordean: Jose Ignacio Alguacil, Maider Arrillaga, Lino Mari Carrera, Jose Carrera, Jaione Goikoetxea, Ibon Huegun, Nora Makazaga, Luis Perez, Xabier Sukia eta Imanol Urkizu. Zuzendaritza talde berriaren alde agertu dira Hauteskunde-Batzordeko kideak; Joxemari Olasagasti, Joxemiel Udabe eta Patxi Atorrasagasti.
Duela lau urte, 2015. urtean, Ibon Huegun hautatu zuten elkarteko presidente, bigarren urtez jarraian. Datozen lau urteetan ere izango da zuzendaritza taldearen parte.