Haurrentzako 'Welcome to the jungle' antzezlana izango da gaur, Orioko Mola Mola tabernan

Karkara.eus 2019ko irailaren 7a

Ingelesez izango da emanaldia, eta hainbat ipuin barnebilduko ditu.

Gaur, larunbata, haurrentzako Welcome to the jungle antzezlana izango da Orioko Mola Mola tabernan. Kids&Us-ek antolatu du saioa, eta azaldu dutenez, ingelesezko hainbat ipuin barnebilduko ditu.

18:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango den arren, bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik abisua eman dezaten eskatu dute antolatzaileek. Horretarako, ondorengo helbidera igorri dezakete mezua: direccion.zarautz@kidsandus.es

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide