Oriok 1919an irabazitako Kontxako Bandera ikusgai izango da Donostiako Itsas Museoan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 30a

'Ciaboga' aldizkariaren aurkezpena izango da irailaren 30ean, eta duela 100 urteko Kontxako Banderaren kronika ekarriko du gogora.

[caption id="attachment_152802" align="aligncenter" width="300"] Orioko Arraun Elkarteko traineruak 1970ean ere Kontxako Estropada irabazi zuen. (Kutxako Argazki Artxiboa)[/caption]

Oriok 1919an irabazitako Kontxako Bandera eta urte hartako estropadak irudikatzen dituen P. Antequera Azpiriren obra piktorikoa ikusteko aukera izango da Donostiako Euskal Itsas Museoan. Bigarren kaletik irabazi zuten orain dela 100 urteko estropada, Manuel Olaizola patroi lanetan zela. Honakoa zen hamalaukoa: Manuel Elizondo, Bernardo Uranga, Lino Solaberrieta, Martin Garate, Domingo Michelena, Eusebio Solaberrieta, Ignacio Azcue, Eugenio Genova, Hilarion Genova, VIcent Segurola, Ignacio Lerchundi eta Pedro Marichalar. Jose Arruti, Manuel Echeverria, Ramon Uranga eta Bernardo Otegui lehorrean geratu ziren.

Irailaren 2tik 8ra, Arraun Astea ospatuko da museoan. Hori dela eta, dokumentalak, aurkezpenak zein mahai inguruak antolatu dituzte. Bestalde, irailaren 30ean, aurtengo 'Ciaboga' aldizkariaren aurkezpena izango da. Aldizkari honek 1919ko kronika berrekarriko du gogora. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide