Sute txikia izan da Orion, Arrantza kale inguruko garaje batean

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 26a

Gaur, astelehena, sute txikia izan da Arrantzale kale inguruko garaje batean; hain zuzen, Balea kalean. Suhiltzaileak, udaltzaingoak eta ertzainak eguerdi aldera bertaratu dira, garaje batetik ateratzen ari zen kea zela-eta. Badirudi indar aho bat berotu egin dela eta su hartu duela, eta horrek sortu duela kea.

Xehetasunik ez dute eman oraindik, eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gertatutakoa ikertzen ari dira. Dena den, egoera kontrolpean dute une honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide