Atzo Arkumearen Eguna ospatu zuten mundu osoko musulmanek, eta Orioko senegaldar komunitateak bazkaltzera gonbidatu zituen oriotarrak. Giro ederra izan zen frontoian, eta antolatzaileak "oso gustura" dira bazkariak herritarren artean izan duen harrerarekin. "Oso pozik gaude oriotarrak gurekin batera Arkumearen Eguna ospatzera animatu direlako. Guretzat egun garrantzitsua izaten da, hemengo Gabonen parekoa; horregatik, plazer handia izan da Arkumearen Eguna denok elkarrekin ospatzea".
Gainera, festak senegaldarren kultura ezagutarazteko eta herritarrekin harremanak sendotzeko balio duela uste dute herriko senegaldarrek.