Irudietan: Moda, diseinua eta musika ardatz izan ditu Mola Market azokak

Karkara.eus 2019ko abuztuaren 7a

Igandean Mola Market azoka egin zuten Orioko hondartzan, Mola Mola tabernak eta Arkupe elkarteak elkarlanean antolatuta. Moda, diseinua eta musika uztartu zituzten ekimenean, eta "emaitzarekin gustura" dira antolatzaileak.

Hurrengo dendek parte hartu zuten azokan: Mara, Soia, Lucia, Ginger, Itziar, Linda & Lola, Etoile, Telaristaurbana, Amami, The Pass, Argiñe, Ttipi Ttapa, Ikara Producciones eta Txakolin Katxiña. Horiez gain, Dj Tobalek girotu zuen ekimena bere musikarekin.

(Argazkiak: Mola Mola taberna)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide