Arrakastatsua izan zen Orion Imanol Larzabal abeslariaren omenezko kontzertua

Karkara.eus 2019ko uztailaren 28a

Ostiral arratsaldean Imanol Larzabal euskal kantariaren omenezko jazz kontzertua izan zen Orioko plazan, Jazzaldiaren barruan. Iñaki Salvador, Karlos Gimenez, Ainara Ortega eta Petti taularatu ziren, eta Imanol abeslariaren kantu onenak jazz estilora egokituta eskaini zituzten zuzenean. Jendetza bildu zen Orioko Herriko Plazan, kontzertua zuzenean jarraitzeko.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide