Orioko emakumezkoen traineruak irabazi du Santurtziko VIII. Euskotren Bandera

Karkara.eus 2019ko uztailaren 27a

Santurtziko estropada eremua ohikoa baino motzagoa denez, lau luzeko estropada egin dute gaur Euskotren ligako ontziek

Arratsaldean, VIII. Euskotren Bandera izan du jokoan Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak. Santurtziko estropada eremua ohikoa baino motzagoa denez, lau luzeko estropada egin dute gaur Euskotren ligako ontziek, bestetan baino 550 metro gehiago osatuz, hain zuzen ere.

Hasieratik, Orio estropadaren buruan jarri da, eta estropadak aurrera egin ahala errenta handitzen joan da. Azkenean, 13:26,88 denboran amaitu dute oriotarrek estropada. Bigarren izan da Arraun Lagunak (13:40,88), hirugarren Hondarribia (13:55,44), eta laugarren Donostiarra (14:06,48).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide