Orioko Bentako bidea itxiko dute bihar goizean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 23a

Benta bidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte bihar goizean. Hala, itxi egingo dute, 08:30etik 14:30era gutxienez. Bidearen beheko aldean ere konponketa-lan batzuk egingo dituzte.

 

(Orioko Udala)

Orioko Udalak jakinarazi duenez, bihar, uztailak 24, Benta bidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte goizean. Eremu batzuetan osorik asfaltatuko dute bidea, batez ere, goiko aldean. Bestalde, konponketa-lan batzuk ere egingo dituzte beheko aldean.

Hala, bidea itxiko dute lanek irauten duten bitartean; 08:30etik 14:30era gutxienez. Arratsalderako obrak amaitzea eta bidea irekitzea aurreikusi dute. Inguruko baserrietako bizilagunek ere "egun horretan bidea erabiltzeko zailtasunak" izan ditzaketela dio udalak; hala, autorik ez erabiltzeko gomendioa egin die. Inguruan bizi ez diren herritarrek, baina, "guztiz galarazita izango dute pasaera".

Aurrerago, segurtasun-hesiak jarriko dituzte, baina lan horiek egiteko ez dute bidea moztuko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide