Etxean gelditu da Euskotren ligako gaurko bandera

Onintza Lete Arrieta 2019ko uztailaren 20a

Argazkia: Iban Egiguren

Garaipenez garaipen jarraitzen dute Orioko emakume arraunlariek. Gaur ere bandera eskuratu dute, eta ez nolanahikoa: etxekoa. Orio Kanpina bandera etxean gelditu da, eta lider sendo jarraitzen dute Xanti Zabaletaren neskek.

Ederki egin dute arraunean. Zazpi segundoko tartea ateraz aritu dira, eta azkenean bost segundoko aldearekin irabazi dute estropada, Donostiarra Arraun Lagunak taldearen aurretik. Gainera, oriotarrei arraun bat hautsi zaie, eta hala jarraitu behar izan dute, estropadaren zati handi batean arraun bat gutxiagorekin lan eginez. 

Gizonezkoen lehian, berriz, Hondarribia izan da jaun eta jabe. Ia 12 segundoko aldea atera dio Oriori, eta etxekoek bigarren egin badute ere, Santurtzi gertu-gertu izan dute helmugan. Oriok 19:54:90 denbora egin du, eta santurtziarrek 19.55:46 denbora.

Kontuak kontu, Oriok jarraitzen du sailkapen nagusiko lider, alde handiarekin gainera. 100 puntu eskuratuak dituzte oriotarrek, eta 89 puntu ditu bigarrenak, Hondarribiak.

Bihar eguerdian Sestaon dute hitzordu berria emakumezkoek zein gizonezkoek, eta han beren onena eman nahiko dute biek ala biek.

Argazkia: Iban Egiguren

 

Orio Kanpina bandera

Euskotren liga

  1. Orio 11:04:67
  2. Donostiarra Arraun Lagunak 11:09:19
  3. Donostiarra 11:19:77
  4. Hondarribi 11:27:27

Euskolabel liga

  1. Hondarribia 19:42,94
  2. Orio 19:54,90
  3. Santurtzi 19:55,46
  4. Donostiarra 19:59,26
  5. Zierbena 20:01,24
  6. Urdaibai 20:07,46
  7. Cabo 20:29,44
  8. Ondarroa 20:30,30
  9. Kaiku 20:31,04
  10. San Pedro 20:36,18
  11. Lekittarra 20:47,06
  12. Astillero 21:05,12

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide