Orion izango da Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa, irailean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 15a

Otorduaz eta lehian parte hartuko dutenen sagardoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hamar sagardo marka izango dira finalaurrekoan.

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren egingo dute aurten ere, bosgarren urtez jarraian. Orion izango da finalaurrekoa, irailaren 20an, ostirala. 20:00etan jarri dute hitzordua, Aldapa elkartean. Txartela erosten dutenek otorduaz gozatzeko eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute, baita puntuazio markak jartzekoa ere. Hamar sagardo marka izango dira finalaurrekoan, eta 5-10 arteko puntuazioa emango diote bakoitzari.

Ondorengoa izango da menua:

  • Basatxerri lontxeatua
  • Entsalada
  • Ajoarrieroa
  • Xolomoburua
  • Postrea

Txartelak salgai daude jada, Kolon Txiki edota Salatxo tabernetan eta www.sagardoa.eus atarian, 26 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide