Orioko bi traineruak nagusitu dira gaurko estropadan

Intza Unanue Arruabarrena 2019ko uztailaren 13a

Sailkapen orokorrean zerrendaburu jarraitzen dute Orioko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek.

Kolore horia nagusitu da gaur Donostian jokatu diren estropadatan, Orio Arraunketa Elkarteko hiru txalupek garaipena lortu baitute. Alde batetik Orio A Eusko Label ligako trainerua garaile izan da XII. Kaiarriba- Amenabar Banderan eta Euskotren Ligan ere emakumezkoen trainerua izan da azkarrena IV:Kaiarriba-Amenabar Banderan.

Gizonezkoen lehian, gaurko estropadan, hiru segundoko errenta atera dio Oriok Zierbenari. Bost segundora iritsi da Santurtzi eta hogeira Urdaibai.

Emakumezkoen estropadan oriotarrak buruan jarri dira, eta nagusitasunari eutsi diote amaiera arte. Oriok 11:24,66 denbora markatu du; Arraun Lagunak 11:26,62an sartu da helmugara, hirugarren izan da Donostiarra hamasei segundora, eta laugarren postuan iritsi da Hondarribia 11:51,26 denboran.

Argazkia: Iban Egiguren

Eusko Label Ligako estropadako denborak

1.- Orio 20:21,36
2.- Zierbena 20:24,90
3.- Santurtzi 20:26,98
4.- Urdaibai 20:41,32
5.- Donostiarra 20:49,86
6.- Hondarribia 20:52,76
7.- Kaiku 21:10,08
8.- Ondarroa 21:12,80
9.- Lekittarra 21:24,44
10.- Cabo 21:27,38
11.- Astillero 21:37,18
12.- San Pedro 21:56,28

Eusko Tren Ligako estropadako denborak

1.- Orio 11:24,66
2.- Arraun Lagunak 11:26,62
3.- Donostiarra 11:40,08
4.- Hondarribia 11:51,26

Ikusi Iban Egigurenek itsasotik ateratako argazkiak, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide