Memoriaren plaza bihurtu da Orio

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ekainaren 30a

Hala, memoriaren plaza bihurtu da gaur Orio. Goizetik, jendaurrean antxoak garbitzen edota sareak egiten aritu dira hainbat herritar, eta kalejira ere egin dute herriko kaleetan barrena, dantza eta kantu artean. Sardina jana ere izan da hainbat gunetan, eta sardina erre usainak hartu du herria.

Bestalde, eguerdian ikuskizun berezia izan da plazan; arrantzaleak eta saregileak omendu dituzte, eta hainbat abesti eta dantza ekarri dituzte gogora. Arratsaldean ez du etenik izango festak; izan ere, Arrantzale Eguneko bazkaria egingo dute plazan, eta 18:00etan hasita, erromeria emanaldia izango da, Elortza eta Larrañaga trikitilariekin.

Irudiak: Dorleta Agiriano Lai eta Onintza Lete Arrieta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide