Plazan bildu dira oriotarrak San Pedro egunean

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ekainaren 29a

Gaur, larunbata, San Pedro eguna da, eta oriotarrak goizetik hasi dira ospakizun egitasmoekin. 11:00etan meza izan da parrokian eta 11:30ean, estropadak jokatu dituzte kimuek. Eguerdian Orioko 10. Trikitixa Txapelketa hasi da plazan, eta bertan bildu dira herritarrak.

Aurten sei bikotek hartu dute parte trikitixa lehiaketan: Araitz Elizalde eta Eider Garro; Irati Arcelus eta Garazi Larrañaga; Julen Labaka eta Mirari Plazaola, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa; Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi; eta Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte.

Arratsaldean ere jarraituko du sanpedroetako egitarauak. 16:30ean helduen dardo txapelketa jokatuko dute Bikamiotan, eta 17:00etan pilota partidak izango dira frontoian. 18:00etan ekingo diote da kalejirari Pello eta Nikolasa erraldoiekin, eta 19:00etan, aldiz, sokadantza egingo dute plazan, txistulariek lagunduta. 19:30ean Kolpez Blai perkusio ikuskizuna hasiko da, herriko kaleetan barrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide