Ireki dute Orioko pilota eskolan izena emateko epea

Karkara.eus 2019ko ekainaren 26a

Orioko pilota eskolan izen emateko epea zabaldu dute. Bertan parte hartzeko aukera izango dute aurre benjaminek– 2012-2013 urteetan jaiotakoak–, benjaminek –2012-2011–, alebinek –2008-2009– eta infantilek –2006-2007–.

Izena emateko azken eguna uztailaren 12an izango da, ostiralarekin. 618 952 844 telefono zenbakira deituta edo lotura honetan klik egin eta datuak sartuta eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide