Orioko txarangari buruzko bilera irekia antolatu du udalak

Karkara.eus 2019ko eka. 26a, 12:15

Orioko Udalak deituta, herriko txarangaren inguruan hitz egiteko bilera izango da gaur, ekainak 26, asteazkena, 18:00etan, udaletxean. Herrian instrumenturen bat jotzen dakitenak deitu dituzte bilerara, eta bereziki Danbolin musika eskolako bandan aritzen direnak.

Urte askoan Talai Mendi txaranga aritu da Orioko ospakizunak girotzen, baina Orioko Udalaren arabera, "azkenaldian nahiko lan izaten da taldea itxuraz osatzeko". Horregatik, udalak deituta, herriko txarangaren inguruan hitz egiteko bilera izango da gaur, ekainak 26, asteazkena, 18:00etan, udaletxean. Herrian instrumenturen bat jotzen dakitenak deitu dituzte bilerara, eta bereziki Danbolin musika eskolako bandan aritzen direnak.
Orioko Udalak azaldu duenez, udan "txarangaren beharra" izaten da herrian, "ospakizunetan jotzeko eta kalea alaitzeko", eta esaterako, arraunlariei egiten zaizkien harreretan. Urte askoan Talai Mendi txaranga aritu da herriko ospakizunak girotzen, baina, ematen duenez, "azkenaldian nahiko lan izaten da musikari taldea itxuraz osatzeko".
Orioko Udalaren asmoa herriko "txaranga indartsu bat" sortzea da, "aurten herrian festa egiteko arrazoiak faltako ez direlakoan".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide