Asteburuan izango dira Anibarko Portuko festak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 19a

Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte Orioko Anibarko Portuko festak, eta auzoko jaietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Hona hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

Ekainak 21, ostirala

  • 18:00. Futbito txapelketa.
  • 19:00. Txupinazoa, buruhandiak eta kalejira Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin.
  • 20:00. Trikipoteoa.

Ekainak 22, larunbata

  • 11:00. Diana Danbolin Musika Eskolako ikasleekin.
  • 11:00. Puzgarriak eta apar-festa.
  • 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabenan.
  • 12:30. Sardina-jana era sagardoa txotxean.
  • 13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria: Afaria bi lagunentzat Kaiua tabernan.
  • 14:30. Lagun arteko bazkaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
  • 16:30. Haurrentzat jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana.
  • 19:30. Erromeria Gari eta Iñaki trikitilariekin.
  • 21:30. Lagun arteko afaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
  • 22:30. Erromeria Gari eta Iñaki trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide