Orioko traineruak aurkeztu dituzte herriko plazan

Intza Unanue Arruabarrena 2019ko ekainaren 15a

Urtero bezala, Orioko traineruak aurkeztu dituzte gaur arratsaldean herriko plazan. Aurten lehian jardungo diren hiru ontziak aurkeztu dituzte jendaurrean. Senior emakumezkoak Euskotren ligan jardungo dira, gizonezkoen A ontziak Eusko Labelen lehiatuko du eta gizonezkoen B ontziak KAE-2 ligan.

Arraunlariak traineruen denboraldiaurrearen azken txanpan murgilduta, lehenengo estropadak jokatzen hasiko dira aste honetan KAE-1, ETE eta KAE-2 ligetan; 22an Eusko Label Liga hasiko da, eta 29an, Euskotren Liga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide