Orioko Zaragueta Eskolako DBHko 1. mailako ikasleek Kerik gabeko gazteak saria irabazi dute. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urtero antolatzen du lehiaketa eta tabakoaren prebentzio programaren baitan lantzen da. Aurtengoan, tabakoaren aurkako jarrerak azaltzen dituzten lanak aurkeztu dituzte ikasleek.
Maiatzaren 31n, Tabakoaren Aurkako Egunean, Zaraguetako ikasleek diploma jaso zuten Donostiako Osasun Zuzendariordetzan. Gaur berriz, sariaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek Txindokiko Itzala zuhaitz parkean.