Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak abiatu zuen Do Re Ni proiektua orain urte batzuk. Apirilean Lizasok ETBko Ur handitan saioan azaldu zuenez, musikaren bidez, eskoletan ikasleen "era guztietako gaitasunak" lantzen eta hobetzen saiatzea da egitasmoaren helburua, "ez soilik musikalak". Hala, azken urteetan eskoletan "musikaren bidez haur eta gazteen bizitzan eragiten" ahalegindu da oriotarra.
Eskola batean Do Re Niren proba pilotua egiteko proposamena egin zion EITBk Lizasori, eta berak Orioko Zaragueta Herri Eskola aukeratu zuen. Hala, ostiral honetan, eskolara bertaratu ziren ETB, Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko kideak, eta ikasleekin izan ziren grabaketa lanak egiten.