Goizean goizetik botoa ematen ari dira oriotarrak

Karkara.eus 2019ko maiatzaren 26a

Goizeko 09:00etan ireki dituzte Orioko hauteslekuak, eta goiza lasaia izan dela nabarmendu dute hauteskunde-mahaietako kideek. Gaurkoan hiru koloretako hautetsontziak aurkituko dituzte herritarrek mahaietan: urdina Europako parlamenturako botoa emateko da, zuria udal hauteskundeetarako eta izokin kolorekoa Batzar Orokorretarako.

20:00etan itxiko dituzte hautetsontziak, eta kontaketa abiatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide