Orioko Arkupe elkarteak kortesiazko aterkiak eta poltsa berrerabilgarriak jarriko ditu bezeroen eskura

Aiora Larrañaga 2019ko maiatzaren 22a

Ekainaren 6an eta 7an telazko poltsa berrerabilgarriak banatuko ditu Arkupek bezeroen artean.

Arkupe elkarteak herriko dendetan erosteko eta tabernetan kontsumitzeko ohitura sustatu nahi du oriotarren artean, eta horretarako hainbat ekimen egingo dituzte urtean zehar. Ekainaren 6an eta 7an esaterako, telazko poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte bezeroen artean.

Horrez gain, elkarteko establezimenduetan kortesiazko aterkiak ere jarriko dituzte eskuragarri, norbaitek beharko balu erabili ditzan. Ondoren, Arkupeko edozein dendetan entregatu ahalko dira aterkiak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide