Irudietan: Giro ederra izan dute Orioko Zaragueta Eskolako X. Kros Txikian

Karkara.eus 2019ko maiatzaren 18a

Zaraguetako Kros Txikiak hamargarren urteurrena ospatu du gaur, eta  zenbait unetan zirimiria egin badu ere, haur eta gaztetxo mordoa animatu da eurentzat espresuki antolatutako lasterketan parte hartzera. 

Bestalde, Zaraguetako Herri Eskolako Lurdes Berasategi irakaslea aurten erretiratuko da, eta eskolako kideek omenalditxoa egin diote Kros Txikia hasi aurretik. Hunkituta entzun ditu ikasleek abestu dizkioten bertsoak, eta eskerrak eman dizkie Zaragueta Eskolako komunitatea osatzen duten kide guztiei.

Ikusi argazki bilduma osoa karkara.eus webgunean.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide