Orioko EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztuko du gaur arratsaldean, herriko plazan

Karkara.eus 2019ko maiatzaren 3a

EH Bildutik adierazi dute, "Udalak eta Orioko herriak ezinbestean behar duen aldaketa gidatuko duen talde-proiektua" dela koalizioarena.

Orioko EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldearen jendaurreko aurkezpena egingo du gaur, 19:00etan hasita, Herriko Plazan. Orioko EH Bilduk jakinarazi duenez, “Udalak eta Orioko herriak ezinbestean behar duen aldaketa gidatuko duen talde-proiektua da gurea”. Anuska Esnal izango da EH Bilduren alkategaia Orion, eta haren bueltan osatutako taldea “anitza, sendoa eta orekatua” dela nabarmendu dute koaliziotik.

Bestalde, jakinarazi dute aurrez eragileekin egindako bilera "emankorren" ondotik, talde-hautagaitza jendaurrean aurkeztuko da hauteskunde kanpainan erabat murgildu aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide