Eskualdeko bost gaztek hartuko dute parte EuskarAbenturaren bigarren edizioan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 15a

Datorren uztailaren 1etik 31ra bitarte, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16 eta 17 urte bitarteko 121 neska-mutilek hartuko dute parte EuskarAbentura 2019 espedizioan; horietatik bost eskualdekoak izango dira.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 121 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. 2019ko espedizio hau bigarrengo edizioa izango da eta uztailaren 1ean hasita, 31 egunez,  31 etapa osatuko dituzte. Guztira 783 kilometro egingo dituzte, horietatik 483 oinez. 

121 gazte horietatik bost eskualdekoak dira, eta, hilabetez, mintegiak, tailerrak eta ekimenak izango dituzte, izan ere, hainbat esparrutako profesionalak (musikariak, soziolinguistak, aktoreak, bertsolariak, kazetariak, dantzariak, idazleak, kirolariak…) espediziora batuko dira gazteekin ordu batzuk konpartitu eta askotariko jakintzak elkar trukatzeko.

Hauek izango dira parte hartuko duten bost gazteak:

  • A.A.M. (Getaria. Lizardi BHI)
  • J.E.I. (Getaria. Salbatore Mitxelena Ikastola)
  • JM.U.E. (Orio. Oteiza Lizeo Politeknikoa)
  • S.S.G. (Aia. Lizardi Institutua)
  • B.I.B. (Aizarnazabal. Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide