Gipuzkoako zortzikoen txapelketa irabazi du Orioko seniorren lehenengo taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 14a

Orion izan da gaurko zortzikoen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa. (OAE)

Atzo, igandea, zortzikoen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten senior mutilek, Orion. 11:30ean eman zioten hasiera probari, eta Orio Arraunketa Elkarteko seniorren lehenengo taldea gailendu zen (04:16'25). Hondarribikoek eskuratu zuten bigarren postua (04:17'90); eta Orioko bigarren taldeak, aldiz, hirugarren egin zuen (04:35'25). Hala, bi domina geratu dira etxean; urrea eta brontzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide