Aste honetan "ezusteko bisita" izan dute Orio Arraunketa Elkartean, Alemaniako Mayerle arraunlari ohia bertaratu baitzen ostegunean, apirilaren 11n. Mayerlek 1969ko Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuen Orion, eta Korta oriotarra eta Wienesse holandarra izan zituen aurkari. Interes handia sortu zuen norgehiagokak, eta azkenean, Wienesse gailendu zen.
Aski ezaguna da 1969ko nazioarteko saioa; estropada horretan Orioko, Cambridge-ko eta Oxford-eko arraunketa taldeek indarrak neurtu zituzten, baina Cambridge izan zen irabazlea.