Aiztondo, Kantuz eta Orioko Salatxo abesbatzek Gabriel Fauré konpositore frantsesaren Requiem Op. 48 lana abestuko dute elkarrekin. Horretarako, hiru kontzertu eskainiko dituzte datozen asteetan.
Hernaniko San Joan parrokian izango da lehenengo emanaldia, larunbat honetan, apirilak 13, 20:00etan. Bigarrena Orioko elizan izango da maiatzaren 11an, 19:30ean hasita; eta hirugarrena, maiatzaren 25ean izango da Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan, oraindik ordua zehaztu ez badute ere.