Larunbat arratsaldean Hemengatoztink! kanpainan izena emateko aukera izango da Orioko plazan

Karkara.eus 2019ko apirilaren 6a

Orio Arraunketa Elkartearen kanpainak zaleak traineru barruan sartu nahi ditu, guztien babesarekin elkarteko traineruei bultzada emateko.

Orio Arraunketa Elkarteak postua jarriko du gaur arratsaldean plazan, herritarrei Hemengatoztink! kanpainan izena emateko aukera eskaintzeko. Jakinarazi dute, dagoeneko 270 lagunek parte hartu dutela kanpainan, baina oraindik izena eman ez duten zaleei parte hartzeko deia luzatu nahi diete. Horretarako, 18:30etik 20:30era plaza izango dira arraun elkarteko kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide