Ibon Aranalde pilotari oriotarra Amerikako Estatu Batuetara joango da "Bertsopilota" proiektuarekin

Karkara.eus 2019ko martxoaren 31

Proiektuaren helburua bertsoa eta pilota Ameriketan zabaldu eta erakustea da.

Apirileko bi astetan zehar, Bertsopilota, bertsoa eta pilota zein kitarraz lagundutako kantaldiak eskainiko dituzte, San Frantzisko, Bakersfield, Los Angeles-Chino eta Las Vegasen besteak beste.

Orain bi urte Argentinara egin zuten bidaia berbera eta aurten berriz ere martxan jarri dute proiektua. Lagun talde hau izango da bidaiatuko duena:

Pilotariak, Jon Urbieta, Xabier Urbieta, Iñaki Lizaso eta Ibon Aranalde oriotarra izango dira. Bertsolariak, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide