Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa irabazi dute Orioko emakumezkoek

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 17a

Gaur goizean izan da distantzia luzeko estropada, Legution. Gipuzkoako Batel Liga ere izan da, Urdazurin, eta Orion Aulki Mugikorreko Ligako seigarren jardunaldia jokatu dute.

Legution garaipena lortu dute OAEko emakumezkoek. (Orio Arraunketa Elkartea)

Gaur, igandea, Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa jokatu dute Legution (Araba). Emakumezkoetan Orioko trainerua izan da garaile (16:27,97), D. Arraun Lagunak taldeak bigarren egin du (16:54,85), eta Hondarribia Arraunketa Elkartekoak izan dira hirugarrenak (17:04,44).

Orion Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako seigarren jardunaldia izan da, 10:00etan hasita. Bestalde, Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia ere gaur jokatu dute, Urdazurin (Lapurdi). Bertan izan dira Orioko taldeko gazteenak; haurrak, infantilak, promesak, kadeteak eta jubenak.

Emaitzak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide