Lurraldeko hip-hop dantzari onenak Orion dira gaur, 'Gipuzkoako Dance Contest' txapelketan

Karkara.eus 2019ko martxoaren 10a

Gipuzkoako hip-hop txapelketa garrantzitsuena egun guztian zehar izango da ikusgai herriko Karela Kiroldegian. Goizean junior eta infantil mailetako dantzariak igo dira oholtzara. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, helduen taldeak izango dira lehian -gazteak, absolutuak eta premiuk kategoriak-. 20:00ak aldera ezagutuko dira Gipuzkoako hip hop talde onenen izenak. Antolatzaileek herritar eta bisitariak arratsaldeko ikuskizunaz gozatzera animatzen dituzte.

https://youtu.be/BQIOugRGLfU

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide