Lagun bat erreskatatu dute gaur Orioko Itxaspe baserriaren inguruan, min hartuta

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 26a

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi du, lagun bat erreskatatu dutela gaur eguerdian Orioko Itxaspe baserriaren inguruan. Antza denez, herritarra korrika egitera atera da, eta 11:00ak inguruan min hartu du belaunean.

Ertzaintzatik jakinarazi dute, anbulantziak zauritua zegoen lekura iritsi ezin zuenez, larrialdi zerbitzuek erreskatatu dutela laguna. Ondoren, Donostiako Poliklinikara eraman dute anbulantzian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide