Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen jubenil eta absolutu mailetako zortzikoek urrezko domina irabazi dute.

Irudietan: Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko txapelketa jokatu da Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 19a

Antolatzaileek jakinarazi dute, hainbat kategoriatan ez dela txapelketa jokatzerik. Arraunlari asko gripeak jota daude, eta arraun taldeek ontziak osatzeko arazo larriak izan dituzte. Iragarrita zeuden 16 txapelketetatik 11 bakarrik jokatu dira. Izan ere, araudiaren arabera, txapelketa ofizialki jokatu ahal izateko, gutxienez hiru ontzik parte hartu behar dute kategoria bakoitzean. Gainontzean, eguraldia eta Oria ibaiaren baldintzak aproposak izan arraunerako.

Orio Arraunketa Elkarteak zazpi domina eskuratu ditu txapelketan. Urrezko bi domina, zilarrezko lau eta brontzezko bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide