Irudietan: Heldu dira Errege Magoak Oriora

karkara.eus Aktualitatea. 2019ko urtarrilaren 6a

Zubitik abiatu ziren atzo arratsaldean, antortxero, pandero, danbor eta barril-joleez lagunduta. Oriora behar bezala sartzeko, herriaren identitatea aintzat hartuz, txu-txu trenak daraman traineru hori batean ibili ziren  Errege Magoak herriko kaleetan barrena. Ondoren, Jesus haurtxoa agurtuko zuten kiroldegian, eta herriko haurrekin elkartu ziren ikastolako pergolan, argazkiak atera eta artean jaso gabeko gutunak biltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide