Irudietan: Aritz Lizarralde eta Nerea Mujika izan dira garaile Orioko San Silvestre lasterketan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 31

Gaur Gabon Zahar eguneko San Silvestre lasterketa egin dute Orion. 11:30ean, haurren proba abiatu dute, eta 12:00etan helduena. Azken honetan Aritz Lizarralde oriotarra eta Nerea Mujika zarauztarra izan dira azkarrenak. Dena dela, umorez beteta urteko azken kirol hitzorduan parte hartu duten herritar guztiak zoriondu dituzte antolatzaileek, denak izan baitira gaur txapeldunak. [gallery columns="2" size="medium" ids="353576,353577,353578,353579,353580,353581"] Ikusi haurren Orioko San Silvestre lasterketako galeria osoa Ikusi helduen Orioko San Silvestre lasterketako galeria osoa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide