"Badakigu entseguetarako asistentziaren inguruan gatazkak sortu direla.
Jakin, kabalgata antolatzeko lanetan aurrez esperientziarik ez dugun boluntario talde bat gabiltzala. Aurtengoa antolatu ondoren datorren urterako aldaketa batzuk aurreikusi ditugu, baina hurrengo urtera arte itxaron gabe aurten urtarrilaren 2,3 eta 4 egunetan etortzen diren haurrek atera ahal izango dute Erregeen kabalgatan; hori bai, entsegu horiek ezinbestekok izango dira eta zerrenda pasako da.
Datorren urtean antolatze lanetan boluntario gehiago egotea ezinbestekoa izango da kabalgatak jarraipena izatea nahi badugu."