Ostiralean Orion gospel kontzertua izango da elizan eta haur-parkea kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 26a

Datorren ostiralean, abenduak 28, gospel kontzertua izango da San Nikolas elizan, 19:30ean hasita, Udalak antolatutako Gabonetako programazioaren barruan.

The Upper Room. (Maxixatzen) The Upper Room 2005. urtean sortu zuten Iñaki Miguel piano-jotzaileak eta Mikel San Jose kantariak. Geroztik kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian; bikote gisa, hasieran, eta talde handiagoan, gero. Gaur egun, zazpikote batek osatzen du The Upper Room taldea: aipatutako bi sortzaileak; Andoni Etxebeste, bateria-jotzailea; Maria Soriazu, baxu-jotzailea; eta Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa abeslariak. Lehenago ere izan dira Orion kantatzen —azkenekoz, 2016ko Gabonetan— eta harrera ona izan dute. Gospel saioa 19:30ean izango da San Nikolas elizan. Haur-parkea goiz eta arratsaldez Urtero bezala, aurten ere haurrentzako parkea antolatu du Udalak Karela kiroldegian. Aurtengoa ostiral honetan izango da, goiz eta arratsaldez. Goizean 11:00etan zabalduko ditu ateak eta 13:30ean itxi. Arratsaldez, berriz, hau izango da ordutegia: 16:30etik 19:30era. Sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide