Iñaki Olidenek irabazi du III. Saizar Idi Demako finala

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 24a

Argazkiak: Ibon Errazu Atzo arratsaldean, igandearekin, III. Saizar Idi Demako finala jokatu zen Errezilen, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren barruan. Lehia estua izan zen, hiru parte hartzaileak 60 plazaren bueltan ibili baitziren, hala ere, Iñaki Oliden izan zen txapelketako garailea 62 plaza, 3 metro eta 80 zentimetroko markarekin. Bigarren postua Ipiñarrietak lortu zuen 60 plaza, 3 zinta, metro 1 eta 60 zentimetroko marka eginda. Hirugarren, Ixidro erretegiko idiak izan ziren 60 plazarekin. Saizar txapelketaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Iñaki Oliden hiruretan izan da finalean hiru idi pare desberdinekin, baina aurten lortu du aurreneko garaipena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide