Sara Iparragirre oriotarrak irabazi du aurtengo Gipuzkoa Kirolak Saria

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 13a

Atzo, abenduak 12, Gipuzkoako Kirol Gala izan zen Irungo Ficoba eraikinean. Gipuzkoa Kirolak Sariak banatu zituzten bertan, eta emakumezkoen kategorian, Sara Iparragirre eta Maria Eraunzetamurgil saskibaloi jokalariek eta Azu Muguruza entrenatzaileak irabazi zuten aurtengo saria. IDK Gipuzkoa taldean jokatzen du oriotarrak, eta aurten Europako txapelduna izan da 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin. Hona hemen KARKARAk Sara Iparragirreri uztailean egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide