Gorka Eizmendik zortzigarren, Espainiako rally txapelketako sailkapen orokorrean

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 11

Pilotu oriotarrak hiru hilabete egin ditu lehiaketetan parte hartu gabe, lesio baten ondorioz. Igandean Madrilen izan zen, eta Espainiako lur gaineko rally txapelketako denboraldiko azken proba jokatu zuen.

Udaberrian lesioa izan zuen Gorka Eizmendi Avia taldeko pilotuak, lasterketa batean izandako istripu baten ondorioz. Hiru hilabetez egon behar izan zuen lehiaketetatik kanpo, eta beraz, Espainiako sailkapen orokorrean lehen postua eskuratzeko aukerarik gabe geratu zen. Abenduaren 2an, igandea, Espainiako lur gaineko rally txapelketako zortzigarren proba jokatu zen Madrilen, denboraldiko azkena. Eizmendik bigarren egin zuen lasterketan, eta horri esker, sailkapen orokorreko zortzigarren postuan bukatu du txapelketa. Denboraldiko garaipen bakarra Nafarroan lortu zuen, irailean. Sare sozialetan argitaratutako bideo batean oriotarrak esandakoaren arabera, "datorren urtean indar gehiagorekin itzultzeko asmoa" du, "Espainiako lur gaineko rally txapelketa irabazten saiatzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide