Gabon jaiei begirako Orioko kultura egitaraua, prest

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 10a, 13:31

Jostailu biltzea, kontzertuak eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera hartuko ditu Oriok datozen Gabonetan. Hona hemen egitaraua osorik.

EGITARAUA Abenduak 14, ostirala
  • 17:00-19:00. Jostailu bilketa Orioko herriko plazan, Herrio natur elkarteak antolatutako jostailu erabilien truke-azokaren barruan.
Abenduak 15, larunbata
  • 17:00-19:00. Jostailu erabilien truke-azoka Orioko herriko plazan, Herrio natur elkartearen eskutik. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian izango da.
Abenduak 16, igandea
  • 16:30. Mandala tailerra haurrekin kultur etxean. Jarraian, herriko zuhaitza apainduko dute egindako mandalekin.
Abenduak 19, asteazkena
  • 19:30. Gabonetako kontzertua Orioko San Nikolas elizan, Salatxo abesbatzaren eta Danbolin musika eskolaren eskutik.
Abenduak 22, larunbata
  • 22:00. Herribil ekitaldia Orioko Karela kiroldegian, Harribil dantza taldeak antolatuta.
Abenduak 24, astelehena
  • 10:45. Haurren kantu-saioa. Zaragueta Herri Eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Danbolin musika eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazatik hasita.
  • 11:00. Tonbola Orioko herriko plazan, Orioko Herri Ikastolako DBHko ikasleen eskutik.
  • 17:00. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Orioko herriko plazara, Lera taldearen eskutik.
Abenduak 28, ostirala
  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Gabonetako haur parkea, Orioko Karela kiroldegian.
  • 19:30. Gospel kontzertua Orioko San Nikolas elizan.
Abenduak 31, astelehena
  • 11:30. San Silvestre lasterketa, Orioko Herri Ikastola aurretik abiatuta. Haurren proba.
  • 12:00. San Silvestre lasterketa, Orioko Herri Ikastola aurretik abiatuta. Helduen proba.
Urtarrilak 5, larunbata
  • 11:00. Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale arituko da, gutunak jasotzen. Eguerdian iritsiko da plazara.
  • 17:00. Erregeen kabalgata herrian barrena. Orioko Karela kiroldegian amaituko da.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide