San Nikolas egunean bertso jaialdia izan zen Karelan. (Joxemari Olasagasti
Bertso jaialdia izan zen Orion San Nikolas egunean, osteguna. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Arrate Illaro bertsolariak taularatu ziren Karelan, eta Unai Manterola aritu zen gai-jartzaile lanetan.
Igandero izaten da bertsolaritzari buruzko Hitza Jolas irratsaioa, Euskadi irratian. Orioko bertso jaialdia izan zuten mintzagai atzo, eta saio horretako zenbait bertso entzuteko aukera izan zen.
Hona hemen atzoko Hitza Jolas saioa osorik.