Irudietan: San Nikolas bigarrena eta azkena

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko abenduaren 8a

Atzo, ostirala, iluntzean Orioko frontoian pilota partidak izan ziren eta, plazan, berriz, erromeria Lehian taldearekin, sanikolasen barruan. Lertxundi eta Aranalde oriotarrek 22-12 emaitzarekin irabazi zuten Villabonako Urbieta eta Esnaolaren aurka; ondoren, Titin III.a - Merino eta Urbieta II.a - Zabala bikoteen arteko partida jokatu zen, eta bigarrenek irabazi zuten 20-22 emaitzarekin.
Gaur amaituko dira San Nikolas festak, eta eguzkia lagun, herritar eta bisitari ugari ibili da eguerdi partean Orion. Plazan, esaterako, WM Dantza Eskolakoek Urban Style9 emanaldia eskaini dute.

Gaurko egitaraua:

12:00. WM dantza-eskolako Urban Style emanaldia, plazan. 17:00. Bikotetako dardo-txapelketa irekia. 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin. 19:00. Burrunba elektrotxaranga Bikamiotatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Eguraldi txarra eginez gero, plazatik aterako da. 23:00. Luhartz musika taldea, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide