Gaur, San Nikolas eguna, goizetik hasi dira jaietako ekintza eta ospakizunak. 10:00etan
II. Kamel Ziani Krosa jokatu dute gaztetxoenek, Mendibeltz ondoko parkean. Meza ere izan da, Salatxo abesbatzaren parte hartzearekin, eta jarraian, emanaldia eskaini dute elizako aldapan, Oteitzaren Pietatearen azpian. 12:30ean Harribilek antolatutako Dantzari Txikien Txapelketa hasi da herriko plazan, eta jendetza bertaratu da ikuskisunaz gozatzera. Guztira, zortzi dantzari bikotek hartu dute parte.
Hona hemen San Nikolas jaietako egitaraua osorik.