Gaur hasiko dira Orioko San Nikolas jaiak

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 5a, 17:47

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dituzte aurtengo sanikolasak, gaurtik larunbatera bitartean. Salatxo abesbatzako kideak omenduko dituzte gaurko festen hasierako deiadarrean, 20:00etan. Hona hemen jaietako egitaraua osorik.

[caption id="attachment_313000" align="aligncenter" width="300"]Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira. (Aiora Larrañaga/Hitza) Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira. (Aiora Larrañaga)[/caption] Gaur hasiko dituzte aurtengo San Nikolas jaiak, eta larunbateko goizaldera bitartean hainbat ekitaldi izango dute. 19:00etan Pello eta Nikolasa erraldoiek eta txistulariek girotuko dute kalejira, eta jarraian, 20:00etan, festen hasierako deiadarra izango da. Aurten, Salatxo abesbatzakoak omenduko dituzte; bertako kideek botako dute txupinazoa. 1993an sortu zuten abesbatza, Santa Xexili egunean, eta 25 urte bete berri dituzte. Segidan, Zarakatun batukadak hartuko ditu kaleak, eta gauean, Giranice eta Gozategi taldeen kontzertuak izango dira. Biharko, San Nikolas eguna ospatzeko, askotariko ekintzak antolatu dituzte. Besteak beste, krosa, Salatxo abesbatzaren saioa, Dantzari Txikien txapelketa, herri bazkaria eta haurrentzako herri kirolak izango dira, baita bertso saioa ere. Asteburuan ere jarraipena izango du festetako egitarauak, ostiralean eta larunbatean. II. KAMEL ZIANI KROSA Orioko Atletismo Taldeak iaz antolatu zuen Kamel Ziani Krosa, aurrenekoz. Kirol probak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren edizioa prestatu dute aurten; bihar izango da, Mendibeltz ondoko parkean, 10:00etan. Sei maila bereiziko dituzte txapelketan, adinaren eta sexuaren arabera: infantil mailako neskak eta mutilak, kimuen mailako neskak eta mutilak, eta benjamin mailako neskak eta mutilak. Infantil neskek emango diote hasiera lehiaketari, 10:15ean, eta benjamin mutilak izango dira azkenak, 11:55ean irtenda. Sariak 12:15ean banatuko dituzte. TAXI ZERBITZU BEREZIA Jaiak direla eta, taxi zerbitzu berezia antolatu dute Aia eta Orio artean, gauez Aiatik Oriora eta Oriotik Aiara joateko. Gaur gauean hasi eta larunbat gauera arte eskainiko dute zerbitzua, eta Andatza-Santio aldetik izango da. Aiatik Oriora joateko, 22:30ean eta 23:30ean izango dira autoak. Oriotik Aiara mugitzeko, berriz, lau aukera emango dituzte: 23:00etan, 00:00etan, 03:00etan eta 05:00etan. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko telenoa 619 43 25 45 da. EGITARAUA Abenduak 5, asteazkena. San Nikolas bezpera
  • 19:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.
  • 20:00. Festen hasierako deiadarra. Salatxo abesbatza omenduko da bere 25. urteurrena ospatzeko. Parte-hartzaileak: Pello eta Nikolasa, Danbolin musika-eskola eta Harribil dantza-taldearekin. Joko diren piezak: San Nikolas Martxa, Orioko Martxa, Balearen Martxa, Arin-Arina, Debako Martxa, Biribilketa.
  • 21:00. Zarakatun batukada kalez kale.
  • 23:00. Giranice musika-taldearen kontzertua Herriko Plazan.
  • 00:30. Gozategiren kontzertua Herriko Plazan.
Abenduak 6, osteguna. San Nikolas eguna
  • 10:00. Kamel Ziani Krosa. Benjamin, Alebin Eta Infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.
  • 11:00. Meza, Salatxok kantatua.
  • 12:00. Salatxo abesbatzaren saioa Pietatearen azpian.
  • 12.30. Dantzari Txikien txapelketa, Harribilek antolatuta.
  • 12:30. Dardo-txapelketa gaztetxoentzat.
  • 14:30. Herri-bazkaria: babarrun-jana Karela kiroldegian.
  • 16:00. Haurrentzako herri kirolak Mendibeltz ondoko plazan Zaragueta eskolak antolatua. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian izango da.
  • 18:00. Helduen dardo-txapelketa herrikoia.
  • 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.
  • 19:00. Errebal musika-taldea Herriko Plazan
  • 22:30. Bertso-saioa Karelan.  Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluze  Gai-jartzailea: Unai Manterola.
  • 23:45. Oxabi erromeria-taldea Herriko Plazan.
Abenduak 7, ostirala. San Nikolas bigarrena, Umeen Eguna
  • 9:30. 3x3 saskibaloi-txapelketa Karelan LH3·tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatua.  Izen-ematea abenduaren 5era arte zast.eus webgunean edo Karelan.
  • 10:30-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
  • 11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.
  • 11:30. Puzgarriak frontoian.
  • 12:30. Herri-kirolak Plazan.
  • 18:00. Urbieta-Esnaola (Villabona) vs. Lertxundi-Aranalde (Orio). Ondoren, Titin III-Merino vs. Urbieta II-Zabala.
  • 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.
  • 19:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.
  • 23:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.
Abenduak 8, larunbata. San Nikolas hirugarrena, Kuadrillen Eguna
  • 12:00. WM dantza-eskolako Urban Style emanaldia Herriko Plazan.
  • 17:00. Bikotetako dardo-txapelketa irekia
  • 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.
  • 19:00. Burrunba elektrotxaranga Bikamiotatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Plazatik aterako da.
  • 23:00. Luhartz musika-taldea Herriko Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide