Abendurako bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak lan bila dabiltzanentzat

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 4a

Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute eta doan izango dira.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio-zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduan. Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute, eta doan izango dira. Honako ikastaro hauek eskainiko dira:
  • Lan-elkarrizketa: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu. Data: abenduak 13 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • Curriculuma hodeian: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu. Data: abenduak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania
Izen-ematea eta informazioa Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua Tel. 943890808 lanpoltsa@urolakosta.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide