'Sutan dantzan'
Sutan dantzanda Julen Alonsoren lehen lanaren eta diskoko lehen kantuaren izenburua. "Kantu horren melodia sortzen ari nintzenean akelarrea nuen buruan: infernua, deabruak, sorginak eta sua; eta letrak ere horren inguruan hitz egin behar zuela garbi nuen. Gainera, infernuko hauspoadeitzen zaionari ere egin nahi izan diot keinu, beti ondoan izan dudan lagunari".
Bestalde, diskoa sortzerakoan hainbat jarraibide aldatu behar izan ditu Alonsok. Alde batetik, orain arte trikitiaren melodian, panderoaren erritmoaz lagunduta soilik jo izan ditu oriotarrak bere kantuak, baina diskoan musika-tresna gehiagorekin koloreztatu ditu abestiak. "Iker Telleria perkusioan, Joanes Ederra bajoan, Ander Ederra gitarra akustikoan, eta Eneritz Aulestiaren ahotsa izan ditut lagun. Gainera, teklatuaren bidez beste hainbat hots desberdin ere txertatu ditut".
Horrez gain, hainbat abestietan kantatzera ere animatu da trikitilaria. "Orain dela gutxi hasi naiz kantatzen, Eneritz Aulestiak animatuta. Gustua hartu diot abesteari, eta ia kantu denetan nire ahotsa sartzeaz gain, aurrerantzean zuzenekoetan abestea da nire asmoa", nabarmendu du.
Durangoko Azokan
Abenduak 5etik 9ra Durangoko Azokan izango da Juen Alonso bere diskoa aurkezten, Goienkale 46. postuan. Gainera, internet bidez eta hainbat saltokitan ere erosi ahal izango da Sutan dantzan lana. Salmenta puntuen inguruko informazio zehaztua sare sozialen bidez jakinaraziko du Alonsok aurrerago.
Durangoko Azokaren ostean, kontzertuak ematen hasiko da oriotarra, eta horretarako "irrikaz" dagoela adierazi du. Dena dela, Alonso dagoeneko hasi da motorra berotzen, aurreko astean Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini baitzuen saioa. "Nervionirratiak antolatutako minbiziaren aurkako emanaldi solidario batean parte hartu nuen. Niretzat ederra izan da bi mila pertsonen aurrean jotzea, sekulako esperientzia izan zen".
Kolaborazioak
Sutan dantzanJulen Alonsoren lehen diskoa bada ere, eskarmentua du oriotar gazteak eszena tokiaren gainean, hainbat kolaborazio egin baititu musikari ezagunekin. Bi urtez Olatz Zugastirekin aritu zen, akordeoia eta teklatua jotzen. "Asko ikasi nuen berarekin. Horrez gain, Gozategiren azken diskoan lau kantutan parte hartzeko ohorea izan dut. Asier Gozategi asko estimatzen dudan trikitilaria da, eta asko lagundu dit".